Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Muguruza, Josu

Bizkaitar kazetaria eta politikaria (Bilbo, 1958 - Madril, 1989). Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen 1981. urtean. 1987. urtean atxilotu zuen Frantziako poliziak eta Espainiako polizien esku utzi. Urte amaieran utzi zuten aske, eta HBko Mahai Nazionaleko kide izan zen 1988. urtetik aurrera.  Madrilen HBko hautagaien kontra izandako atentatu batean hil zuten 1989. urteko azaroaren 20an.