Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Muhammad Va Ibn Jusuf

Marokoko agintaria (Fez, 1909 - Rabat, 1961). 1927tik 1961 arte izan zen aginpidean, bere aitaren lekua betez, eta 1957an errege izendatu zuten. 1953an Frantziako agintari kolonialek atzerrira bidali zuten, nazionalisten alde agertu zelako. 1957an, Marokok burujabetasuna lortu ondoren (1956), errege izendatu zuten. Hassan II.ak, bere semeak, hartu zuen Muhammad V.aren lekua.