Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morris

(Jaiotza izena, Maurice de Bévčre). Komikilari belgikarra (Courtrai, 1923). Marrazki bizidunen tindatzaile gisa hasi zen lanean. 1947an Lucky Luke cow-boy-a sortu zuen. Heroi horren eta bere zaldi filosofo Jolly Jumper-en hirurogei album inguru argitaratu zituen. Mendebaldearen konkistari buruzko elezahar guztiei tratamendu ironikoa ematen die (Billy the Kid, mutiko eramanezina bihurtzen da), eta mutiko onaren umore horri esker izan zuen horrenbesteko arrakasta. Bere lanetan pertsonaiak itzuli egiten dira aldian-aldian (Rantanplan zakur leloa, Dalton anai gaiztoak) eta horrek indartu egiten du lan osoaren koherentzia.