Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morricone, Ennio

Italiar musikagilea (Erroma, 1928). S. Leone-ren western-etarako egin zituen lanei esker egin zen ezaguna. Erritmo errazak eta errepikatuak erabiliz, oso doinu gogoangarriak moldatu izan ditu. Inspirazio handiko musikaria da. Lan ospetsuak egin ditu bai Italian eta bai Hollywood-en.