Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

montzoi

iz. Meteor. Indiako Ozeanoan sortzen den haizea. Udan beti itsasotik lehorrera, hego-mendebaletik, eta neguan beti lehorretik itsasora, ipar-ekialdetik, jotzen du. Neguko montzoiak haize idorra eta, toki batzuetan, hotza dakar; udako montzoia, berriz, haize bero hezea izaten da, eta euria ekarri ohi du. Montzoiak Indian, Pakistan, Asiako eta Txinako hego-ekialdean izaten da batez ere, baina Afrikako ekialderaino eta Australiako iparralderaino ere irits daiteke.