Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Monturiol, Narciso

Kataluniar asmatzaile eta politikaria (Figueres, 1819 - San Martin de Provensals, 1885). Espainian Cabet-en sozialismo utopikoa zabaltzen lagundu zuen, eta ideia horiek zabaltzeko asmoz La Fraternidad (1847-48) argitaratu zuen, eta hurrengo urtean El Padre de familia (1849-50). Fisika eta natur zientziak ere aztertu zituen. Itsaspekoa asmatu zuen, eta Icteneo izena jarri zion. Itsaspeko horren lehen froga Bartzelonako portuan egin zen, 1859an. Agintarien laguntza falta zela eta, bertan behera utzi behar izan zituen bere proiektuak. Politikari eta zientziari buruzko lanak idatzi zituen.