Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montseny Mañé, Federica

Espainiar anarkista (Madril, 1905 - Okzitaniako Tolosa, 1995). FAI eta CNT erakundeetako buruzagia. Osasun ministro izan zen 1936-1937 urteetan. 1939an erbestera joan behar izan zuen, Gerra Zibilaren ondorioz. 1977an Espainiara itzuli zen eta CNT erakundea bultzatzeko lanari ekin zion. Zenbait liburu idatzi zituen: Jaque a Franco, Mujeres en la cárcel, Pasión y muerte de los españoles en Francia eta El anarquismo, besteak beste.