Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montserrat

Kataluniako mendia, Bartzelonako probintzian. Bertan Montserrateko Ama Birjinaren Santutegia eta monasterio beneditarra daude (1023-25 bitartean eraikia). Gaur egungo basilika XVI. mendearen bigarren erdialdean eraiki zen. Aldare nagusia Kataluniako zaindari La moreneta-ri eskainia dago.