Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montes Iribarren, Jesús

Gipuzkoar margolaria (Irun, 1940). Gasparren semea. Aitarekin lehendabizi eta, gero, Madrilen eta Parisen egin zituen margolaritza ikasketak. Erakusketa ugaritan (Oslo, Irun, Donostia, Madril, Bartzelona, Zaragoza, Iruñea, Marbella) jarri ditu bere koadroak ikusgai. Lan nagusiak: El gallo negro, Palometa, Ziga, Caballos, Donamaría, Iglesia de Zubieta, Erasun, Pastando, La Noche y los caballos, Retrato de M. Sánchez Marco, Ventana eta Agustín Boyer. Bi urtez behin Irungo galeria batean erakusten du bere lana, baina azken urteotan urteko lana Nafarroako Ziga herrian duen Karakoetxea etxean ere jarri ohi du ikusgai. Izadi hilak eta giza irudiak lantzen jarraitu du azken urteotan ere.