Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montero Zabala, Txema

Bizkaitar politikaria (Algorta, 1954). Legegizona da. Hasieratik hartu zuen parte Herri Batasunaren politikan eta parlamentario hautatu zuten 1987an Europako Parlamenturako hauteskundeetan. 1992an Herri Batasunaren oinarrizko iritzietatik urrundu eta alderditik kanpo geratu zen. Azken urteotan EAJri lotutako Sabino Arana Fundazioko kide da, baita fundazio horrek Hausnarketa eta Eztabaida Tribunaren arduradun ere. ETAren jarduerarekin oso kritiko, GALekin zerikusia zuten epaiketaren batzuetan ere jardun du abokatu gisa, akusazio partikularraren ordezkari