Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Monterrey

Mexikoko hiria, Nuevo Leon estatuko hiriburua. 1.200.000 biztanle ditu hiriak eta 2.166.000 gune metropolitanoak. Biztanle kopurua asko handitu zen XX. mendean, (1910ean 70.000 biztanle baino ez zituen). Mexiko estatuko industriagune nagusietakoa da. Siderurgia eta metalurgia. Merkataritza eta komunikabidegunea. Unibertsitatea, 1933an sortua, eta Teknologia Institutua. Aireportua.