Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montessori, Maria

Italiar pedagogoa (Chidravella, 1870 - Noordwijk, 1952). Sendagile izan zen ume atzeratuentzako erietxe batean, eta haren izena daraman pedagogia teoria moldatu zuen. Haurrak bere ekimena garatzeko duen erabateko askatasuna da teoria horren oinarria, eta horren arabera, irakasleak begirale eta koordinatzaile lanak bete behar ditu soilik.