Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montemayor, Jorge de

Portugaldar idazlea (Montemôr-o-Velho, 1520 - Piamonte, 1561). Gaztelaniaz idatzi zuen beti. Espainiako zenbait hiritan bizi izan zen, Filipe II.aren soldadu baitzen. Flandesen eta Ingalaterran egon zen, eta Piamonten hil zuten, emakume baten amodioarengatik borrokan. Jorge de Montemayor izan zen artzain eleberriaren sortzailea. Los siete libros de la Diana (1558) da Montemayor-en eleberri nagusia. Olerkiak, 1554an, bildu zuen Cancionero liburuan. Eragin handia izan zuen geroko espainiar idazle batzuengan, Cervantesengan, esaterako.