Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

min hori

iz. Med. Odolean behazun ur eta bilirrubina gehiegi izatean sortzen den eritasuna, azaleko eta begietako kolorea horitzen duena. Gibela infektatua dagoenean, fosforoak edo azido pikrikoak hura pozoitu duenean edo behazunean harriak daudelako behazun ura hesteetara behar bezala igarotzen ez denean sortzen da min horia. Hiru min hori mota daude: hemoglobina gehiegi sortzeak eragiten duena, min hori hemolitikoa; hodiren bat itxita edukitzeak sortzen duena, itxidurazko min horia; eta gibelak bilirrubina behar bezala ezin irazteak sortzen duena, gibeleko min horia. Itxidurazko min horia ebaketa bidez sendatzen da, eta beste biak kortikoideak edo antibiotikoak hartuz.