Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

min 2

izond. Janariez, edariez, gaiez mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun sentipena sortzen duena. Piper minak. Edari minak. || Oinazea (eta hedaduraz atsekabea) eragiten edo adierazten duena. Zigor mina. Justizia min da eta garratz, eta miserikordia gozo eta ezti. || Adiskideez eta mintzatuz, berarekin lotura estua duguna, barru barrukoa. ik. mami. Elkarren adiskide minak bilakatu ziren. || Uda, negu… mina: udaren, neguaren erdia. Eguraldia dugu uda minean bezain bero. || Gau mina: gau iluna, gauaren erdia. Igorri zituen, gau minean, gizon armatuak Dabiden etxera hura hiltzeko. || Bizia. Gose mina. Bere izate guztiko lehiarik minena emaztearen aldera baizik ez dezakeela erakuts gizonak.