Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mimoun, Alain

Frantses atleta, aljeriarra sortzez (Telagh, Aljeria, 1921). Alain Mimoun, Jean Bouin-ekin batera, Frantziako iraupeneko korrikalari nagusietakotzat hartzen da. 1948ko Olinpiar Jokoetan bigarren izan zen 10.000 metrotan, eta 1952an 5.000 metrotan eta 10.000 metrotan; Europako txapeldunorde izan zen 1950ean, 5.000 metrotan eta 10.000 metrotan. Frantziako txapeldun izan da hogeita bat aldiz 1947-1965 bitartean, horietatik dozena bat aldiz 10.000 metrotan eta zortzi aldiz 5.000 metrotan. Nazioen Krosa lau aldiz irabazi du, 1949, 1952, 1954 eta 1956an. 1956ko Olinpiar Jokoetan, Melbournen, maratoia irabazi zuen.