Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mieg Solozábal, Juan

Arabar pintorea (Gasteiz, 1938). Gasteizen, Madrilen, Bartzelonan eta Parisen egin zituen pintura ikasketak. Orain euskal pintoreen elkartearen sortzaileetariko bat izan zen. Ohorezko aipamena jaso zuen Euskal Margolaritzaren III. Sari Nagusian (1967). Abstrakzioaren alorrean hasi zuen bere ibilbidea 60ko hamarkadan, Carmelo Ortiz de Elguearekin eta 1966an Orain taldea sortu zuten beste artista batzuekin elkarlanean. Bere lanetan, materia eta ikusleari leiho txikiak irekitzen dizkioten collageak dira protagonista. Bakarkako zein taldekako erakusketa ugari egin zituen 70 eta 80ko hamarkadetan, eta 1987an 1961-1987 atzera begirako erakusketa eratu zuen Gasteizen. 1990ean, berriz, Donostiako San Telmo Museoak eskaini zuen bere lana hobeto ezagutzeko aukera, Mieg, Ińurrieta eta Ortiz de Elguea erakusketan, eta 1995ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eratu zen Artea eta Euskal Artistak erakusketan ere egon ziren bere lanak ikusgai. Azken urteotan ez dio utzi bere lana osatzeari eta jendaurrean erakusteari.