Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mendelebio

iz. Kim. Gai bakuna (Md; at.-z. 101; at.-m. 256). Ziklotroi batean einstenioa alfa izpiez bonbardatuz artifizialki lortutako gai erradioaktiboa. Elementu kimikoen sistema periodikoa aurkitu zuen Dimitri Mendeleiev-en omenez jarri zitzaion izen hori. Lau isotopo ditu, eta denak berezko fisioz desintegratzen dira. Md256 isotopoaren batezbesteko bizi iraupena ordu t’erdikoa da, eta isotopo pisuenarena, Md258, 60 egunetakoa. Ez zaio erabilpenik ezagutzen eta ikerketarako behar diren kopuruak bakarrik ekoizten dira.