Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mendekotasun

iz. Mendeko denaren nolakotasuna edo egoera.  v  Med. Droga jakin batzuk hartzeko ohituraren ondorioz sortzen den egoera, etengabe droga hartzeko beharra ezaugarri duena. Fisikoa edo psikologikoa izan daiteke: fisikoa denean, droga hartzeari utzi eta dardarak, izerdia etab. izaten ditu drogazaleak eta egoera horrek etengabe droga hartzeko beharra sortzen du; drogak eragiten duen euforia eta atsegina atzemateko nahiak sortua denean, berriz, mendekotasuna psikologikoa dela esaten da.