Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendelssohn, Erich

Alemaniar arkitektoa (Allenstein, 1887 - San Francisco, 1953). Berlinen eta Munich-en egin zituen ikasketak. Europako arkitekturaren espresionismoak izan zuen maisu handienetakoa izan zen. Beste lan batzuen artean, Einstein dorrea egin zuen Postdam-eko behatokian (1920-24), Sttuttgart-eko “Schockem” almazen handiak (1926-28) eta Berlingo “Columbus Haus” izenekoa (1931).