Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendel, Gregor Johann

Austriar botanikaria (Heinzendorf, 1822 - Brno, 1884). Gurasoak nekazariak ziren eta semea gaztetatik hasi zen baratze lanetan. Zenbait eskolatan ikasi ondoren 1843an agustindarren ordenan sartu zen. Brno-ko eskola modernoan ordezko irakasle izendatu zuten 1853. urtean, eta han egin zituen herentziari dagozkien bere aurkikuntza gehienak. Komentuko lorategian egin zituen ilarren hibridazioari buruzko lehen esperientziak 1856an, eta emaitza nagusiak 1865 inguruan lortu zituen. Bere ikerketek zientzialarien artean izan zuten harrera hotzaren ondorioz esperientziak alde batera utzi eta fraide jarduerez bakarrik arduratu zen. Hala ere, 1866an argitaratu zituen bere lanak Brno-ko Izadi Elkartearen aldizkarian, Landare hibridoei buruzko saiakerak izenburuarekin. Mendel hil eta 16 urte geroago, 1900. urtean, berriro aurkitu zuen lan hori Carl Correns botanikari alemaniarrak, eta orduan ezagutu zen behar bezala Mendel.  v  Mendelen legeak. Genet. Herentziaren legeak dira eta lehen aldiz aurkitu zituen zientzialariaren omenez deitzen zaie horrela. ik. eskema.