Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Meillet, Antoine

Frantses hizkuntzalaria (Moulins, 1866 - Châteaumeillant, 1936). XX. mendearen hasierako hizkuntzalari eraginkorrenetako bat izan zen. F. de Saussureren ikaslea. “École des Hautes Études” eta “Collège de France” izenekoetan izan zen irakasle. Hizkuntza indoeuroparren arteko konparazioan aritu izan zen lanean, eta hizkuntzen aldaketan zerikusia duten arrazoi psikologikoak eta soziologikoak ere aztertu zituen. Idatzi zituen lanen artean hauek ditu aipagarrienak: Introduction à l’étude comparative des langues indoeuropéennes (1903, Indoeuropar hizkuntzen azterketa konparatiboaren sarrera), Les langues dans l’Europe nouvelle (1928, Hizkuntzak Europa berrian), Les langues du monde (1924, Munduko hizkuntzak).