Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

meistersinger

(Al. «maisu kantariak»). iz. Mus. XIV-XVI mendeetako Alemaniako olerkari-musikariak. Minnesinger izenekoen gainbehera gertatu zenean sortu ziren. Eskulangile eta merkatari txikiak ziren. 1311. urtean Mainz-en akademia moduko bat sortu zuten eta horrelako elkarteak sortu ziren geroago Alemania osoan. Kantagintza arautzen zuten lege zorrotzak jarraitzen zituzten. Meister maila lortzeko beste maila apalagoak bete behar ziren aurretik. Meistersinger ospetsuena Hans Sachs izan zen. Wagner-ek Maisu Kantariak (1862-1867) izeneko operan azaldu zituen ezin hobeki kantari hauek.