Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mehta, Zubin

Indiar orkestra zuzendaria, biolinista eta pianista (Bonbai, 1936). Aita, Mehli Mehta bialinista, Bonbaiko orkestra sinfonikoaren sortzailea izan zen. Aitarekin egin zituen lehen ikasketak eta ondoren Vienako musika akademian osatu zituen. Los Angelesko orkestra filarmonikoaren musika zuzendaria izan zen 1961-78 urteetan, eta 1978. urtetik aurrera, kargu bera izan du New York-eko filarmonikan. Vienako, Berlingo eta Israelgo filarmonikekin ere lan egiten du. Lan handia egin du giza eskubideen alde, eta bereziki, bakearen alde. Persiako Golkoko gerran, Tel Aviv erasotua bisitatu zuen, eta 1994an, José Carreras, Ruggero Raimondi, Cecilia Gasdin eta Ildig Kamlosi zuzendu zituen Sarajevo suntsituan. 1998. urteaz geroztik Bavariako Operako zuzendari musikala da.