Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mehrjui, Dariush

Irandar zinema zuzendaria (Teheran, 1939). Filosofia ikasketa egin zituen Kaliforniako Unibertsitatean. Lehenengo lanak telebistan egin zituen. Almas-e 33 (1967) film luzearekin egin zuen debuta zinemagintzan. Baina ohiko film komertzial batek –Gav (1971)– ezagutarazi zuen nazioartean, Venezian eta Chicagon irabazitako sariei esker. Film hori zela eta, arazoak izan zituen zentsurarekin. Hurrengoa, Dayere-ye Mina (1975), debekatuta egon zen bi urtez, eta Madrase-i ke miraftim ez zen 1989. urtea arte eman. Ejareneshinha (1998), berriz, Irango zinemako historiako ikusiena izan zen. Hurrengo filmetan beste norabide bat hartu zuen, Fellini eta Buñuel maisu mendebaldarren eraginpean, eta Irango emakumeen egoerari buruzko triologia egin zuen, arrakasta handikoa, bai kritikaren aldetik bai ikusleen aldetik: Sara (1993), Pari (1997), eta Laila (1998). Beste lan batzuk: Aqa-ye Halu (1971); Postchi (1973); Dayere-ye Mina (1975); Qale-ye Alamut (1979); Shira (1988); Hamun (1990); Banu (1992); Derakhte golabi (1998).