Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

McKinley, William

Estatu Batuetako hogeita bosgarren lehendakaria (Niles, 1843 - Buffalo, 1901). 1897an Estatu Batuetako lehendakari aukeratu zuten. 1900ean utzi zuen lehendakaritza. Aginpidean egon zenean, Kubako auzian Espainiaren kontrako gerra hasi zuen; bake negoziaketetan Filipina uharteak Estatu Batuentzat eskatu zituen. Hawaiiko uharteak bereganatu zituen (1898). Estatu Batuetan protekzionismoan oinarritutako politika ekonomikoa eraman zuen aurrera. L. Czolgosz anarkistak hil zuen. Theodore Roosevelt lehendakariordea izan zuen ondorengo.