Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

McGough, Roger

Britainiar poeta eta abesti idazlea (Liverpool, Ingalaterra, 1938). Adrian Henri eta Brian Patten poetekin batera, pop musika talde bat sortu zuen –The Scaffold–, eta arrakasta handiko abestien hitzak idatzi zituen. Bere poemak, lakonikoak bezain umorez eta errukiz beteak, hitz jokoen erabilera surrealistagatik nabarmentzen dira, eta tipografiaren erabilera murrizteagatik. Hogeita hamar poesia liburu idatzi ditu, helduentzat zein gazteentzat. Lan aipagarrienak: Poema hautatuak 1967-1987 (1990), Poema hautatuak, bigarren liburukia (1991).