Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

McEwan, Ian

Britainiar eleberrigile eta gidoilaria (Aldershot, 1948). Militarraren semea zen eta Singapur, Tripoli eta beste zenbait lekutan bizi izan zen. Ikasketak utzita, Greziara joan zen. Aurrerago Sussex eta East Angliako unibertsitateetan ikasi zuen. Bere lehen bi kontakizun bildumak –Lehen maitasuna, azkeneko errituak (1875) eta Maindire artean (1978)– oso eztabaidatuak izan ziren. Oso estilo landua erabili zuen, obsesio sexual, perbertsio eta heriotzazko kontakizun bitxiak eskaintzeko. Lehenengo eleberria ere, Zementuzko jardina (1878), ama sotoan lurperatzen duten haur batzuei buruzkoa, gai horiei buruzkoa zen. Aurrerago ere eleberri makabroak egin zituen: Bidaiariaren plazerra (1981) eta Haurrak denboran (1987). Beste lan batzuk: Errugabea (1990), Alemanian 1950eko hamarraldian girotutako thriller-a, eta Zakur beltzak (1992), nazismoak Europan utzitako ondorioen erantzuna. 1994an haurrentzako ipuin bilduma bat argitaratu zuen.