Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

McMullen, Curtis T

Ingeles matematikaria (1958). Williamstown-en, Cambridge-ko Unibertsitatean eta Parisen egin zituen lehenengo ikasketak. 1985ean bukatu zuen doktoregoa, Harvard-en. Unibertsitate askotan aritu zen, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko irakasle izan baino lehen. 1998tik aurrera Harvarden irakasten du. 1998an Ameriketako Arte eta Zientzietako Akademiako kide aukeratu zuten. Geometrian eta dinamika konplexuetan (sistema dinamikoen teoriaren arloa) egindako lanari esker, Fields domina eman zioten. McMullen-ek beste ekarpen asko egin ditu matematikako alor desberdinetan, besteak beste ekuazio arbitrarioen ebazpenean eta Mandelbrot-en multzoan.