Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martínez de las Rivas, José María

Bizkaiko ontzigintzaren, altzairugintzaren eta, oro har, industrializazioaren bultzatzailea (Bilbo, 1850 - Madril, 1913). 1886. urtean San Francisco del Desierto enpresa erosi eta Altos Hornos S. Francisco labe garai bihurtu zuen. 1889an Astilleros del Nervión ontziolak sortu zituen beste enpresariekin batera eta ospe handiko ontziak egin zituzten (Okendo, Bizkaia, Infanta Maria Teresa…). 1891. urtean diputatu kontserbadore hautatu zuten eta 1899-1903 bitartean senatari. 1911. urteko Bizkaiko greban langileen alde agertu zen eta Ugazaben Elkartetik bota zuten.