Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martínez Barrio, Diego

Espainiar politikaria (Sevilla, 1883 - Paris, 1962). Lerroux aginpidean izan zen bitartean (1931) ministro izan zen. Ondoren Alderdi erradikala utzi eta Unión Republicana alderdia sortu zuen. Errepublikako lehendakari izan zen 1936ko apiriletik maiatza bitartean eta baita erbestean izan zenean ere, 1945ean.