Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martínez de la Rosa, Francisco

Espainiar politikari eta idazlea (Granada, 1787 - Madril, 1862). Liberala zenez gero, Errestaurazioaren garaian Frantziara egin behar izan zuen ihes, eta han Europako literaturako higikunde berriak ezagutu zituen. Espainiara itzuli zen amnistia bati esker. Espainiako enbaxadore izan zen Erroman eta Parisen, eta Estatuko Kontseiluko ministro eta lehendakari eta Gobernu buru. Literaturari dagokionez, olerkiak eta antzerki lanak idatzi zituen, estilo neoklasikokoak gaztetan. Parisen izan zen garaian berriz (1823-1834) erromantizismoaren bidea hartu zuen. Hauek dira lan nagusiak: Poética (1827), Poesias, Elegía a la muerte de la duquesa de Frías, La conjuración de Venecia (1834), Abén Humeya.