Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maria Kristina Borboikoa

Espainiako erregina (Palermo, 1806 - Sainte Adresse, 1878). Bi Sizilietako errege Frantzisko I.aren alaba, Fernando VII.aren emaztea eta loba eta Elisabet II.aren ama. Alargun geratu zenean (1833), Fernando Muñozekin ezkondu zen. 1854ko iraultzaren ondoren Madrilen zuen jauregia suntsiturik geratu zen eta Espainia utzita Frantziara joan behar izan zuen. 1856tik aurrera zenbait alditan itzuli zen Espainiara, baina ordurako politikan ez zuen batere eraginik.