Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maria Luisa Habsburgo-Lorrenakoa

Frantziako enperadorea, Austriako enperadore Frantzisko II.aren alaba (Viena, 1791 - Parma, 1847). Napoleonekin ezkondu zen 1810ean, eta Reichstadt-eko dukea izan zen Erromako erregea deiturikoaren ama izan zen. Napoleon hil zenean Neipperg austriarrarekin ezkondu zen, eta hura hil zenean Bombelles-eko kondearekin.