Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maria Frantziakoa

Frantziar olerkaria (1130 - 1200). Ingalaterrako erregeen gortean bizi izan zen, eta Alienor erreginaren laguna izan zen. 1167 inguruan, dialekto anglonormandiarra erabiliz, hamabi “lais” (bertsoz idatzitako narrazioak) izenekoek osatutako bilduma argitaratu zuen. Esoporen Fabulak (1170) eta Saltreyren L’Espurgatoire seint Patriz (1190) itzuli zituen.