Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maria Ia Braganzakoa

Portugalgo erregina (Lisboa, 1734 - Rio de Janeiro, 1816), Portugalgo errege Jose I.aren alaba. 1760an bere osaba Petri III.arekin ezkondu zen. Pombal Lehen Ministroa kargutik botarazi eta zenbait erreforma egin zituen. Lisboako Zientzia Akademia sortu zuen (1779). Senarra eta seme zaharrena hil zitzaizkion, 1786an eta 1788an, hurrenez hurren, eta erotu egin zen. Frantsesak Portugalen sartu zirenean (1807), bere seme Joan VI.enak Brasila eraman zuen.