Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maria Ia Estuardo

Eskoziako eta Frantziako erregina (Linlidsthgow, 1542 - Fotheringay, 1587). Jaio eta zazpi egunera, bere aita Jakue V.aren lekua hartu zuen Eskoziako aginpidean, aita hil baitzen bera jaio aurretik. 1558an Frantziako Frantzisko II.arekin ezkondu zen, baina alargun geratu zenean (1560), sorterrira itzuli zen, iraultza presbiteriarra nagusitu zenean. Bere lehengusu Lord Darneleyrekin ezkondu zen, eta hura hil zutenean, senarra zenaren heriotzan zerikusi handia izan zuen Bothwell-en emazte bilakatu zen. Matxinada ugari gertatu zen horren ondorioz. Maria Estuardok bere seme Jakue VI.ari utzi behar izan zion lekua aginpidean, eta berak Ingalaterrara ihes egin zuen. Ingalaterran, atxilotu egin zuten Elisabet I.a erreginaren aginduz, eta hiltzera kondenatu, Ingalaterrako erreginaren aurkako konspirazioan parte hartu omen zuelako.