Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mannerheim, Carl Gustav Emil, baroia

Finlandiar militar eta politikaria (Villnäs, 1867 - Laussane, 1951). Errusiar gudarosteko kide izan zen 1917ko iraultza arte. 1918an boltxebikeak egotzi zituen Finlandiatik, eta agintari izendatu zuten bere herritarrek. Bigarren Mundu Gerran, 1940-41. urteetan, Sobietar Batasunaren kontra borrokatu zen hasieran; gero, ordea, harekin bakea sinatu eta Alemaniaren kontra egin zuen gerra. 1944an errepublikako lehendakari aukeratu zuten, eta 1946an utzi zuen aginpidea, osasun arazoek hartara behartuta.