Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mann, Michael

Estatubatuar zinema zuzendaria (Chicago, 1943). Telebistarako arrakasta handiko sailak egin dituen arren, zinema zuzendaritza izan du jarduera gustukoena. Horrela, Wisconsineko Unibertsitatean graduatu ondoren, Londresa aldatu zen bertako Film Schoolen ikasketak egitera. Praktika moduan film laburrak eta dokumentalak egin ondoren, Los Angelesa itzuli zen eta telebistarako gidoiak idazten hasi zen. Starsky eta Hutch (1975) telesailerako egindako gidoiek eta beste hainbatek ospe handia eman zioten telebistaren esparruan, baina bere ametsa bertan behera utzi gabe, Ladrón (1980, Violent street izenburuarekin estreinatua) filmatu zuen. Zuzendari gisa dohain handiak zituela erakutsi zuen film harekin, baina ez zituen hala ere telebistako lanak utzi. Horrela, Ustelkeria Miamin (1984-1989) saila produzitu zuen. Bestalde, Thomas Harrisen Herensuge gorria egokitu zuen zinemarako; Hunter (1987) izenburuaz estreinatu zuen. Azkenean, eta ahalegin handiak egin ondoren, zuzendari gisa ospea lortu zuen Hollywooden Azken mohikanoa (1992) abentura filmarekin eta Heat (1995) izenekoarekin.