Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manolete

(Jaiotza izenez, Manuel Rodriguez Sánchez). Espainiar zezenketaria (Kordoba, 1917 - Linares, 1947). 1939an irten zuen aurrenekoz zezen plazara, Sevillako Maestranzara, hain zuzen. Gazte gaztetatik zezen giroan bizi izan zen, eta estilo berri bat ireki zuen zezen munduan. Islero izeneko zezenak harrapatu eta hil zuen Linareseko zezen plazan. Zezenketen munduko mito nagusia izan zen.