Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mann, Anthony

Estatu Batuetako zinema zuzendaria (San Diego, 1906 - Berlin, 1967). Estatu Batuetako Mendebal giroko filmek, western-ek, eman zioten ospea, batez ere Winchester 73 (1950), Ibaiaren bihurguneak (1952, Bend of the River) eta Lurralde urrunak (1955, The Far Country) ederrek. Gerora egingo zituen lan historikoek, El Cid (1961) eta Erromatarren Inperioaren Suntsipena (1963, The Fall of the Roman Empire) garestiek, ez zuten lortu aurrekoen maila. Mann, istorioak kontatzeko zeukan zehaztasunagatik ez ezik, gizonak izadian egin beharreko lanak adierazi zituelako da ezaguna