Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Malpighi, Marcello

Italiar sendagilea eta anatomista (Crevalcore, Bolonia, 1628 – Erroma, 1694). Inozentzio III. aita santuaren sendagilea izan zen 1691tik aurrera. Ehunen azterketarako mikroskopioa erabili zuen lehenetakoa izan zen, eta bere izena duten glomeruluak eta piramideak aurkitu zituen. Bi liburutan bildu dira Malpighiren zientzia idazlan guztiak: Marcelli Malpighi opera omnia (1686) eta Marcelli Malpighi opera postuma (1697–1698).  v  Malpighi–ren glomerulua. Giltzurrunetako kapilar sareetako bakoitza. Han irazten da giltzurrunetara igarotzen den odola.  v  Malpighi–ren piramidea. Giltzurrunen muina osatzen duten kono formako organoetako bakoitza. ik. giltzurrun.