Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maceo Grajales, Antonio

Kubako militarra (Santiago, 1845 - Punta Brava, 1896). Gudarosteko buruzagietako bat izan zen bere herriak burujabetasunaren alde egin zituen borroketan. Hamar urteko gerran (1868-78)  parte hartu zuen, eta gudarostearen zati baten buru izan zen Las Guasimas-eko guduan (1874). Zanjoneko bakea ez zuen onartu, eta borrokan jarraitu zuen ekialdeko probintzian. Azkenik, baliabiderik eta gizonik gabe, Jamaikara alde egin behar izan zuen. 1890ean Kubara itzuli zen, iraultzaile taldeak koordinatzeko, baina atxilotu eta atzerrira bidali zuten. Erbestean harreman estuak izan zituen Jose Martírekin eta Máximo Gómezekin. 1895eko iraultza hasi zenean, Duaban lehorreratu eta Martínez Campos Jobiton eta Pedralejon garaitu ondoren, Ekialdeko probintzia eskuratu eta Camagüey eraso zuen. Punta Bravatik hurbil hil zen borrokaldi batean.