Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

MacCullers, Carson

Estatu Batuetako idazlea (Columbus, Georgia, 1917 - Nyack, New York, 1967). Bere lanetan izpirituaren bakartasuna landu zuen eta pertsonaia baztertuak sortu zituen. Idatzi zituen eleberri nagusiak: The Heart Is a Lonely Hunter (1940, Bihotza ehiztari bakartia da) eta The Member of the Wedding (1946, Eztei kidea; 1950ean zinemara eramana). Bere ipun bilduma ezagunena The Ballad of the Sad Cafe da (1951, Kafe tristearen balada; 1963an zinemara eramana).