Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mackenzie mendiak

Ipar Amerikako Rocky Mountains edo Mendi harritsuetako iparraldeko mendi saila. Britainiar Columbiatik hasi eta 800 km inguruz luzatzen da iparralderantz Peel eta Porcupine ibaietaraino. Han sortzen dira Mackenzie eta Yukon ibaiak. Gailur gorena Sir James MacBrien gailurra da (2.762 m).