Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

MacClintock, Barbara

Estatu Batuetako genetista eta botanikaria (Hartford, Connecticut, 1902 - 1992). Landareen genetikaren ikerketan aritu izan zen lanean. Cornell unibertsitatean irakasle izan zen. Informazio genetikoa ez dela egonkorra, mugikorra baizik, eta masa genetikoaren leku aldaketak inguruko geneen jokaera alda dezakeela aurkitu zuen. 1983an Medikuntzako Nobel saria eman zioten, masa genetikoan dauden egitura mugikorrez egindako ikerketengatik.