Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

MacCarthy, Mary Therese

Estatu Batuetako idazlea (Seattle, 1912 - 1998). Emakumeek Estatu Batuetako hirietako bizitzan duten eginkizunari buruzko kritika gogorrak egin ditu. MacCarthy-ren eleberrietan bere bizitzatik ateratako gertakari asko erabili izan ditu. Obra nagusiak: The Oasis (1949), A Charmed Life (1955, Bizitza miresgarri bat), The Group (1964, Taldea), Birds of America (1971), Memories of a Catholic Girlhood (1957, Gazte katoliko baten oroitzapenak), Cast a Cold Eye (1950), Sights and Spectacles (1956), On the Contrary (1961), Theatre Chronicles (1963), Vietman (1967), Hanoi (1968) Cannibals and Missionaries (1979).