Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

MacBride, Sean

Irlandar politikaria (Dublin, 1904 – Dublin, 1998). Zuzenbide ikasketak egin zituen Dublingo unibertsitatean. Clann na Poblachta (Alderdi Errepublikar Erradikala) sortu zuen, Fianna Fáil taldetik bereizirik (1946). 1948ko hauteskundeen ondoren zenbait kargu izan zituen: Kanpo Arazoetarako ministro (1948-51), OECE-ko Kontseiluko lehendakariorde (1948-51) eta Amnesty International erakundeko lehendakari (1970). 1974an NBE-ren komisario izan zen Namibian. Urte berean, 1974an, Bakearen Nobel saria eman zioten.