Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

luia

dontzeila. iz. Zool. Labridoen familiako arrain hezurduna, itsasokoa, 20 cm inguru luzea (Coris julis edo julia julis). Gorputz luzarana eta mehe samarra du, bizkar-hegal luzea eta isats zabala. Zuri zilarkara izaten du sabelaldea; bizkarraldea berriz urdin grisaxka eta buruaren alde bakoitzean eta bi alboetan zerrenda gorri horztunak ditu. Hermafrodita da. Atlantiko eta Mediterraneo itsasoetan bizi da.