Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lönnrot, Elias

Finlandiar folklorista, filosofo eta poeta (Haarjärvi, Sammattitik hurbil, 1802 - Haarjärvi, 1884). Medikuntzako ikasketak egin ondoren Kajaani-n bizi izan zen eta inguruko kantuak bildu zituen Kalevala liburura (1835). Kantu lirikoz osaturiko bilduma bat ere argitaratu zuen: Kanteletar (3 liburuki, 1840-1841). Helsinkiko unibertsitateko suomiera irakaslea zen eta suomiera-suediera hiztegi bat prestatu eta argitaratu zuen (1866-1880).